EHUko Zientzia Politikoen departamenduak egin duen euskobarometroaren arabera, konponbide prozesuari dagokionean gero eta ezkorrago dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrak. Azaroaren 10etik abenduaren 12ra bitartean galdera egindakoen %64k ez du baztertzen ETAk su-etena haustea.
"Hoztu" egin da euskal herritarren itxaropena, euskobarometroaren arabera. Hori, kale borrokaren gorakadagatik, eta ezker abertzalearen diskurtso "gogorragatik" izan dela azaldu du Francisco Llera, barometroaren zuzendariak.
Llerak nabarmendu duenez, bi iritzi korronte nagusi daude: abertzaleena bat eta abertzale ez direnena bestea. Hala ere, helburu politikoak lortzeko indarkeria erabiltzearen kontra daude bi korronte horietakoak, [galdetutakoen %85] eta iritzi horrekin bat egiten dute EHAKri botoa eman zieten hamarretik seik ere.
Bestalde, euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatzen dute galdera egindakoen %72k eta ezker abertzalearen kontrako neuri judizialak "arintzearen" alde daude %44.
politika
Euskobarometroaren arabera prozesuaren inguruko euskal herritarren itxaropena "hozten" ari da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu