gizartea

Euskotreneko goizeko lanuzteak %90eko erantzuna izan du, langileen arabera

Enpresak esan du erantzuna %55ekoa izan dela.

2012ko martxoaren 21a
17:37
Entzun

Euskotreneko langileen arabera, 09:00-11:00 arteko lanuztean langileen %90ek parte hartu dute. Aldiz, enpresak dio erantzuna %55ekoa izan dela. 17:00etatik 19:00etara ere ari dira egiten lanuztea. Euskotreneko eta Euskotraneko tranbien, trenen eta autobusen gutxieneko zerbitzuak %30ekoak izango dira.

Euskotreneko langileak sinadura bilketak eta elkarretaratzeak ere egiten ari dira. Enpresari leporatzen diote goi kargudunak izendatzen jarraitzen duela eta enpresaren irudia aldatu nahi duela.

Honako zerbitzu hauetan aldaketak egongo dira, greba dela eta:

•    Gasteizko tranbian
•    Bilboko tranbian
•    Lasarte-Oria – Hendaia tren zerbitzuan
•    Bilbo – Donostia tren zerbitzuan
•    Ermua eta Eibar bitarteko tranbia zerbitzuan
•    Bilbo – Lezama tren zerbitzuan
•    Bilbo – Bermeo tren zerbitzuan
•    Trapagarango funikularrean (Bizkaia)
•    Bizkaibuseko sistema barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak. Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko campusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.
•    Lurraldebus sistemaren barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuak.
•    Eibarko Udalerako eskaintzen diren udal autobusen zerbitzua (Udalbus).
•    Garraio loturak (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta Usansoloko ospitalearen artean, eta Zamudioko geltokiaren eta herri horretan dagoen Teknologia Elkartearen artean.

Bilbobus konpainiako langileek ere lanuzteak egingo dituzte gaur, 07:30etik 11:30era eta 16:30etik 20:30era, gutxieneko zerbitzuekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.