Gizartea

Euskotreneko langileak 24 orduko lanuztea egiten ari dira, atzo hil zen gidariari dolua adierazteko

Tren, tranbia, funikular eta autobus zerbitzuak etenda daude. Bilbo, Gasteiz eta Donostian elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian.

2009ko urriaren 9a
14:13
Entzun
Euskotrenen langileak 24 orduko lan uztea egitea erabaki dute gaur, eta ondorioz, konpainiaren zerbitzu guztiak etenda daude 6:00etatik aurrera, atzo Lezaman (Bizkaia) hil zen tren gidariari dolua adierazte aldera. Euskotreneko lan batzordeak deitu du greba, atzoko istripua "oso larria" izan zelako, eta beraz, tren, tranbia, funikular eta autobus "zerbitzua eteteko beharra" dagoela uste duelako.

Euskotreneko zuzendaritza, ordea, ez dator bat lan batzordearen erabakiarekin, haren ustez, "herritarrak zerbitzurik gabe uztea ez da zuzenena". Gainera, gaurko greba ohiko bideak jarraitu gabe deitu dutelako ezin izan dituztela gutxieneko zerbitzuak jarria adierazi du.

Lan batzordeak deituta, gaur 12:00etan Bilbon, Gasteizen eta Donostian elkarretaratzeak egin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.