Ezezagun batzuek EuskoTren-eko bagoi baten kontrako erasoa egin zuten atzo gauean Errenterian (Gipuzkoa), molotov koktel-en bidez, eta Eusko Jaurlaritzak gaur esan du kalteak 600.000 eurokoak direla. Laupabost hilabete beharko dituzte konpontzeko.
Atzo 20:50ean izan zen erasoa, EuskoTrenekoak trena taillerrean sartzear zirela. Su hartu zuen bagoiak eta erabat kiskalita geratu zen. Makinista bakarrik zegoen orduan eta ez zen zauritu.
Jaurlaritzak gaitzetsi egin du ekintza.
Kale erasoa
EuskoTrenen aurkako erasoa egin dute Errenterian
Kiskalita utzi dute bagoi bat eta kalteak 600.000 eurokoak dira. Atzo gauean izan zen erasoa eta ez zen inor zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu