Eutanasia eta laguntza bidezko suizidioa arautzeko mozioa aurkeztu du Geroa Bai koalizioak Nafarroako Legebiltzarrean. Batetik, praktika horiek legez bermatzeko urratsak egin ditzala eskatu dio Nafarroako Gobernuari, eta, bestetik, Espainiako Zigor Kodean eutanasia delitu gisa hartzen duen 143. artikulua baliogabetzea galdegin dio Espainiako Gobernuari.
Geroa Baiko eledun Koldo Martinezek azaldu duenez, «pertsona oro da bere biziaren jabe»; hortaz, eutanasia eta laguntza bidezko suizidioa «behar bezala arautu beharko lirateke, hilurreneko gaixoen sufrimendua arintzeko». Martinezek gaineratu duenez, gobernuak ezin du «gizartearen eskakizunei entzungor egin».
Eutanasia arautzeko eskatu du Geroa Baik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu