Eutanasiaren legezkotasuna herrialdeka

2011ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun

Frantzia



Eutanasia pasiboa. Leonetti legea dago indarrean 2005. urtetik, zeinak gaixoen eskubideak eta bizitzaren amaiera arautzen dituen. Gaixoak heriotzaren gainean aurrez har lezakeen erabakia kontuan izateari eta neurriz kanpoko zainketa lanak saihesteari egiten die erreferentzia. Hala, eutanasia aktiboa zein lagundutakosuizidioa zigorpean daude, baina legezkoa da eutanasia pasiboa.

Espainia



Legez kanpo. Zigor penala dute eutanasiak zein lagundutako suizidioak.

Herbehereak



Eutanasia eta lagundutako suizidioa. Eutanasia eta lagundutako suizidioa legezkoak dira. Gaixoaren bizitzaren amaiera eta lagundutako suizidioa arautzen dituen legea dago indarrean 2002. urtetik. Legearen arabera, eutanasia da gaixotasun atzeraezina duen edo hilurren dagoen eriaren eskariz medikuak zuzen eta eraginkor esku hartzea heriotza eragiteko.Hori gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da pazientea etorkizunerako dituen itxaropenez taxuz informatzea eta beste mediku batek egiaztatzea bete dituztela legeak ezarritako baldintzak.

Belgika



Eutanasia eta lagundutako suizidioa. Eutanasia eta lagundutako suizidioa legezkoak dira. Eutanasia arautzen duen legea dago indarrean 2002. urtetik, eta lagundutako suizidioa ez arautzea du bereizgarri. Zigor kodeak zigortzen ez duenez, legeak ere ez du jasotzen.

Suitza



Lagundutako suizidioa. Eutanasia zigorpean dago; ez, ordea, lagundutako suizidioa. Lagundutako suizidioa ez da derrigorrez medikuaren laguntzaz egin behar. Baldintza bakarra bete behar du laguntzen duenak: motibazio berekoirik edo ekonomikorik ez izatea.

Danimarka



Eutanasia pasiboa. Eutanasia zigorpean dago, baina bereizi egiten da aktiboa ala pasiboa den. 1992. urteaz geroztik, legezkoa da eutanasia pasiboa, alegia, gaixoa hilurren dagoenean medikuak hutsala izan litekeen tratamendua emateari uztea.

Oregon (AEB)



Lagundutako suizidioa. Eutanasia zigorpean dago; ez, ordea, lagundutako suizidioa. Lagundutako suizidioa arautu egin zuten 1994an, eta Konstituzioaren aurkakotzat jo zuten hurrengo urtean. Berriz ere onartu zuten 1997an, eta «heriotza duinari» egiten dio erreferentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.