EUSKAL HERRIA

Eva Montoya eta Joseba Ullibarri Hala Bedi irratiko kazetariak aske geratu dira epailearen aurrean deklaratu ondoren

Bermerik ordaindu gabe askatu dituzte biak. Azken egunetan Gasteizen izan diren atxiloketak salatzeko manifestazioa egingo dute gaur 20:00etan.

2010eko abenduaren 16a
16:38
Entzun
Atzo atxilotu zituzten Hala Bedi irratiko bi kazetariak gaur pasa dira Eloy Velasco epailearen aurretik deklaratzeko, eta biak jada bermerik gabe aske utzi dutela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Eva Montoyak jaso duen tratua "zuzena" izan dela jakinarazi dute. Joseba Ullibarrik jaso duen tratuaren berri ez dute eman oraindik.

Biak atzo atxilotu zituzten ustez Teresa Jimenez Becerril PPko europarlamentariari posta elektronikoz heriotza mehatxuak bidaltzea leporatuta. Epailearen aurrean deklaratu dutenaren arabera, ordea, pasahitzik gabeko wifi zerbitzua dute etxean Internetera konektatzeko, eta edonork erabili ahal izan duela argudiatu dute.

Azken egunetan Gasteizen izan diren atxiloketak salatzeko gaur manifestatzera deitu dute iluntzean, Korreos kaletik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.