Haren abestietako letern aurkako salaketa bat jaso ostean joan da Guardia Zibila Evaristo Paramos musikariaren bila. Jerezen (Espainia) zen hura kontzertua eskaintzen, eta ekitaldia amaitu ondoren identifikatu egin dute. Hasiera batean, atxilotu duten zurrumurrua zabaldu den arren, Willy Toledo aktoreak gezurtatu egin du halakorik, eta zehaztu du ez dutela polizia etxera eraman.
EH Bilduko kideeek eta TXalaparta argitaletxeak elkartasuna helarazi diote musikariari. Bere Twitter kontuan salatu du gertatutakoa Marian Beitialarrangoitia diputatuak, eta gaitzetsi adierazpen askatasuna "gutxi batzuen jabetza" dela.
Espainiar Estatuan demokrazia eskasa dela agerian geratu da beste behin: abeslari, rapero, twiteroak jazartzen ditu, frankistak ohore guztiekin agurtu eta torturatzaileak indultatu. Adierazpen askatasuna gutxi batzuentzat da. Elkartasuna Evaristo handiakin #AdieeazpenAskatasunapic.twitter.com/WsK4sb91jc
— Marian (@marianbeitia) 2018(e)ko maiatzaren 27(a)