Atzo arratsaldean Maro ontzia hiru zatitan hautsi zen, Hondarribia eta Pasaia (Gipuzkoa) artean, barruan 54 tona gasoil eta 2,6 tona olio dauzka, baina inor ez da ari han lanean, arriskua saihesteko, oarsoaldekohitza-k dioenez gaur.
Jaizkibelgo itsaslabarretan 'Maro'-k olatuekin dantzan jarraitzen du. Ontzia ikustera joandako dozenaka herritar ikusle baino ez daude han inguruan. Itsas Kapitaintzan eta Espainiako Gobernu Ordezkaritzan ez dute, oraingoz, gaiari buruzko berri gehiagorik eman. Itsasoaren egoera oso kaskarra da oraindik, olatu handiak daude eta isuria gertatu denentz ez dago kostaldetik ikusterik.
Baionatik Pasaiara zihoala jo zuen ontziak Jaizkibelgo itsaslabarra ostiralean, eta ordutik han da. Haren gasoila eta olioa itsasora isuriko balira, hondamendi ekologiko handia eragingo litzateke.
Ingurumena
Ez da inor ageri 'Maro' ontziaren inguruan lanean
Itsaso zakarraren ondorioz atzo hiru zatitan hautsi zen, Hondarribia eta Pasaia artean, eta barruan 54 tona gasoil eta 2,6 tona olio dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu