«Ez dago tortura arazorik, tortura ez da garrantzitsua»

2012ko urriaren 18a
00:00
Entzun
PPko lehendakarigai Antonio Basagoitik Estrasburgoko Auzitegiak Espainiari jarritako zigorraren inguruan Radio Euskadin azaldu du ez dagoela tortura arazorik, tortura ez delako garrantzitsua. Azaldu du ez duela ezagutzen «torturaren alde dagoen gizarte sektorerik, ezta talderik, ezta alderdi politikorik ere». Esan du ez dagoela «tortura arazorik Euskadin», baizik eta «terrorismo eta fanatismoa». «Ebazpenak esaten ez duena da torturatu dela», baizik eta «ikertu egin behar zela», nabarmendu du Basagoitik.

ETA dela arazoa gaineratu du. Badela erakundearen aldeko manifestazioak egin, erakundea justifikatu, eta erakundea kondenatzen ez duenik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.