Pasaiako segada

"Ez ditugu politikariak memoriaz hitz egiten entzun nahi, gurekin ahazten diren bitartean"

Haserre, inpotentziaz eta argi hitz egin dute Pasaiako Segadan hildakoen senitartekoek, auzia itxi ostean: "Inoiz ez da egon borondaterik gertaera odoltsu eta basati hauek argitzeko".

2016ko otsailaren 27a
10:34
Entzun

1984ko ekainean, epaileak itxi egin zuen Pasaiako segada argitzeko auzia behin-behinean, delitu frogarik ez zegoela argudiatuta. 2005ean zabaldu zuen berriz auzia Donostiako Lurralde Auzitegiak. Eta, orain, berriz itxi dute.

Haserre daude Komando Autonomo Antikapitalistetako Pedro Mari Isart, Dionisio Aizpuru, Rafael Delas eta Jose Maria Izura zirenen senitarteko eta lagunak. Haserre, eta inpotentziaz beteta. Prentsaurrekoa eman dute gaur Pasaian, eta argi hitz egin dute: "Ez ditugu politikariak memoriaz hitz egiten entzun nahi gu ahaztuta gauzkaten bitartean", esan dute. Auzia argitzeko gehiago egin daitekeela uste dute, eta halaxe egitea nahi dute. Auzia ixtearen kontrako errekurtsoa jarri dute. Baina ez dute itxaropen handirik. Izan ere, haien ustez, ez da inoiz egon borondaterik "gertaera odoltsu eta basatiak" argitzeko.

Belaunaldi desberdineko senideek eman dute gaur prentsaurrekoa, Pasaian.

1984ko martxoaren 22an Rosa Jimeno oriotarra komandokideekin Pasaiako badian hitzordua egitera behartu zuten, torturapean. Lapurditik itsasoz iritsi zirenean, tiroka hartu zituen Espainiako Poliziak, eta ontzian zetozen bost lagunetatik lau hil zituzten. Joseba Merino bosgarren komandokidea izan zen bizirik atera zen bakarra. Hark behin baino gehiagotan agertu du nahita utzi zutela bizirik, Enrique Casas senadore sozialistaren heriotzarekin lotzen zutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.