Bakea eta Bizikidetza

"Ez dugu gure biktima izaeraz bizi nahi"

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren dimisioa eskatu dute hainbat taldetako 43 biktimak, kolektiboaren pluraltasuna aintzat ez hartzeagatik.

Robert Manrique, 2012an Zaballako espetxera eginiko bisitan batean. DAVID AGUILAR, EFE
Berria
2015eko urriaren 19a
07:38
Entzun

Robert Manriquek, indarkeria politikoarekin loturiko beste 42 biktimarekin batera, Espainiako Gobernuari eskatu dio biktimen kolektiboaren pluraltasuna aintzat hartzeko eta haien mina “interes alderdikoetarako” erabiltzeari uzteko. “Guk ez dugu guri gertatu zaigunaz bizi nahi; ikasten ari gara gertatu zaigunarekin bizitzen”, azpimarratu du Manriquek.

Hainbat taldetako —ETA, GRAPO, talde parapolizialak...— 43 biktimaren izenean, ETAk 1987an Bartzelonako Hipercor saltokian eginiko atentatuan zauritutakoak eta atentatu berean ama galdu zuen Marga Labadek agiri bat irakurri dute, Kataluniako kazetarien elkargoan.

Salaketa larriak egin dituzte Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren eta Mari Mar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenearen aurka. Ministroaren dimisioa eskatu dute, besteak beste, ETAren garaiak gogoratzeagatik Kataluniako herritarrak ere aurrez aurre jartzeko eta biktimentzako diren diru laguntzak modu “ez oso argian” banatzeagatik.

Blancori buruz, berriz, salatu dute “mendeku gosez” ari dela eta ez dituela biktimak behar bezala ordezkatzen.
Era berean, Arantza Quirogaren jarrera txalotu dute, “biktima askok pentsatzen duguna proposatzeagatik”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.