EH Bildu

"Ez dugu onartuko gure autogobernuari erasotzea, baina dugunarekin ez gara konformatzen"

2015eko urriaren 9a
17:32
Entzun

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoaren eta Nafarroako Hitzarmenaren inguruan zenbait politikarik eginiko adierazpenen inguruan, irakurketa politikoa egin du Pello Urizar EH Bilduko bozeramaileak: "Borondate politiko garbia dago atzean dago egungo marko autonomikoaren gaitasuna are gehiago gutxitzea eta hauteskunde helburu bat ere: euskal gizarteak pribilegio batzuk dituela esanez beraien gabeziak ezkutatu eta botoak irabaztea”.

Urizarren ustez, "erasoek" argi uzten dute "aldebikotasunezko erlazioa ez dela errealitatean existitzen". “Aldebikotasuna ziurtatuko lukeen formula bakarra Euskal Herria Estatu burujabea izanez litzateke", erantsi du: "Beste edozein formularekin: burujabetza partekatua, nazio forala... Espainiako estatuak beto eskubidea mantenduko luke".

Urizarrek azpimarratu du EH Bilduk ez duela onartuko autogobernuari erasotzea. “Baina egun daukagunarekin ez gara konformatzen. Burujabetza osoaren aldeko apustu garbia egingo ez dugun bitartean, Espainiako estatuaren borondatearen menpe izango gara. Gure bide propioa egiteko ordua heldu da”.

Confebask

Roberto Larrañaga Confebask patronaleko presidenteak ere iritzia eman du kupoaren inguruan sortutako eztabaidaren inguruan. Uste du eztabaida hori "batzuetan ezagutza faltagatik, beste batzuetan aurreiritziengatik eta sarri berezko arazoen arreta desbideratzeagatik" sortu ohi dela.

Kontzertu Ekonomikoa "zilegitasun eta babes osoa duen tresna" dela nabarmendu du, eta "errespetu osoa" merezi duela. Kontzertua "eskubide historikoetan iltzatuta" dagoela gogorarazi du, eta hori erantsi "estatuko eta euskal administrazio publikoen arteko akordioan" gauzatzen dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.