«Ez dut ez lehentasunik eta ez betorik inorentzat»

2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
EAJko lehendakarigai Iñigo Urkulluk adierazi du ez duela «ez inolako lehentasunik, ez eta betorik ere» beste alderdientzat, «ez euskal identitatearen auzian, ez gestio ereduan». Urkulluk gaineratu du hauteskundeetako emaitzak zein izango diren ikusi behar dela gobernua osatzeko eta, ondoren, bakoitzaren programak parez pare jarri. Horretarako, ordea, alderdi bakoitzak erakundeetan egindako gestioa ere kontuan hartu behar dela dio Urkulluk, hau da, bakoitzaren «egiteko modua» aztertu. Hiru arlo zehaztu ditu Urkulluk, «akordio zabalak» bilatzeko: krisi ekonomikoari aurre egitea, «bake definitiboa eta normalizazio politikoa» lortzea, eta autogobernuan sakontzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.