Bi Udal horiei esan die ezin dutela Zubieta erabili "beren interes urbanistikoen mesedetan".
Gainera, herrian eraiki nahi dituzten "proiektu erraldoiak" ere ez dituztela nahi azaldu dute.
Gizartea
Ez dutela errausketarik inon nahi azaldu dute 'Zubietan lantzen' herri plataformakoek
"Txikiak gara, txikiak izaten jarraitu nahi dugu, baina ez gaitzatela txikitu". Horixe aldarrikatu dute =iZubieta lantzen =i herri plataformakoek gaur goizean. 150 lagun inguruk elkarretaratzea egin dute, eta horren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez, ez beraien herrian eta ez inon ez dute nahi errausketarik. Horregatik, errespetua eskatu diote "Zubieta berenganatu nahi duten" Usurbilgo eta Donostiako Udalei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu