Jaurlaritzaren Estatutu Proposamena

"Ez egitez, ez ez-egitez", ez duela Ibarretxeren Plana lagunduko ohartarazi dio PSE-EEk EAJri

Jaurlaritzaren Estatutu Proposamenari ez diola biderik erraztuko argi utzi du gaur PSE-EEk. Hain zuzen ere, alderdi horretako Batzorde Nazionala batzarra egiten ari da Bilboko Euskalduna Jauregian, PSOEk Espainiako Gorteetarako hauteskundeak irabazi ondoren sortu den egoera berria aztertzeko. Nolanahi ere, Ibarretxeren Plana izan da Patxi Lopez PSE-EEKo idazkari nagusiaren hitzaldiaren ardatzetako bat, eta EAJri ohartarazi dio "ez egitez, ez ez-egitez" ez dutela proposamena aurrera joan dadin lagunduko.

2004ko martxoaren 27a
18:54
Entzun
Azken batean, Estatutu Proposamenaren inguruan Eusko Legebiltzarrean egin zen lehen eztabaidan sozialistekagertutako jarrera bera berretsi du gaur Lopezek: Jaurlaritzak Estatutu Proposamena atzera botaz gero, PSE-EE prest dagoela Gernikako Estatutuaren erreforma lantzeko.

Ibarretxeren Plana "inposatzailea eta iraganekoa" dela azpimarratu du EAEko sozialisten idazkari nagusiak: "Ez da estatutu berri bat, azken 25 urteetan aurrera egiteko aukera eman duten akordio guztiak eztandaraztea baizik".

Ildo horretatik, beren eskaintzari jeltzaleen emandako erantzuna "etsigarria" dela adierazi du Lopezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.