Ez errausteko eskatu dio Greenpeacek UPNri
IRUÑEA. Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planetik (2010-2017) errausketa baztertzeko eskatu dio Greenpeacek Nafarroako Gobernuari, eta zaborrak gutxitzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ildoei lehentasuna emateko. Gobernuaren planari alegazioak aurkeztu dizkio talde ekologistak. Hala, plan hori bazterrean uzteko eta legea betetzen duen beste bat egiteko eskatu dio: «Ingurumen aldetik iraunkorragoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu