EAJk Ezker Abertzalea taldearen programa "oso ondo" ezagutzen duela dio, eta beraz, zergatik ez duten konpromisorik hartu nahi azaltzeko galdegin dio: "zergatik ez dituzte konpromisoak hartzen gatazkaren konponbiderako, Alderdien legearen inguruan eta Legebiltzarraren birsortze demokratikoan?".
Lopez ez da "egokia"
PSE-EEko lehendakarigai Patxi Lopezi, berriz, "elkarrizketarako atea ixtea" leporatu diote, beste taldeekin ez duelako elkartu nahi izan. "Akordioetarako iristeko bideak ixten ditu eta jendartean dauzkagun arazo larriei aurre egiteko aukera bat galtzen dela iruditzen zaigu".
Lopez ez dela lehendakarigai ona iritzi diote, "politikan arazoak konpontzeko elkarrizketarekin eta negoziazioarekin konpromiso argia erakutsi ez duelako". Nolanahi ere, hilaren 22a baino lehen, badagoela elkarrizketarako beta azpimarratu dute.
Politika
Ez negoziatzeagatik "gezurretan" aritzea leporatu dio Ezker Abertzalea taldeak EAJri
EAJren EBBko lehendakari Iñigo Urkullu gezurretan ari dela esan du Eusko Legebiltzarreko Ezker Abertzalea taldeak, ohar baten bidez. Hori, "negoziaketarako borondate eza" ezkutatzeko egiten duela iritzi dio, gainera, Ezker Abertzaleak. Urkulluk dio, ez duela Ezker Abertzalea taldearen hauteskunde programa ezagutzen, eta beraz, ezin dutela beraiekin negoziatu. Bestalde, PSE-EEko hautagai Patxi Lopezi "elkarrizketarako atea ixtea" leporatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu