Hondarribiko alardea

"Ez zen festa bizitzeko beste modu bat, eraso argia izan zen"

Asteburuko eraso eta irainen harira, instituzioei dei egin die Jaizkibelek, konponbide eske: "Ez gaude prest larunbatekoa berriz bizitzeko".

Jaizkibelen agerraldia. FOKU
arantxa iraola
2018ko irailaren 13a
07:08
Entzun

"Larunbatean, Hondarribian, emakumeon parte hartzea aldarrikatzen duen konpainia batek Kale Nagusiko ibilbidea egin zuen, eta beste aldean, plastiko beltzen itzalpean, guri eraso egin zigun jendea egon zen. Ez zen festa bizitzeko beste modu bat, eraso argi eta garbia izan zen". Ezin da larunbat honetan herriko jaietan jasan zuten erasoa zuritzeko hitzik erabili, Jaizkibel konpainiaren arabera. Herriko jaietan irteten den alardeko konpainia parekide bakarra dira, eta desfile parekideren aldarriarekin hasi zirenetik —orain 22 urte—, eraso eta arbuio asko jasan behar izan dituzte. Iragan asteburuan aurreko urteetan baino gordinagoak izan dira, eta “aski da” esateko elkartu dira gaur konpainiako ordezkariak prentsaurreko batean.

Gatazka lehertu zenetik instituzio askok beste aldera begira jardun dutela deitoratu dute. "Urteak dira gure kontrako erasoak eten ez direla, eta urteak dira normaltasuna omen zegoela zioten instituzioen urteroko mezuak irakurri behar izan ditugula". Horregatik, bilerak nahi dituzte erakundeekin, lehenbailehen  egiteko: "Ezin dugu datorren urteko irailera itxaron". Eta lau agintariri egin diete, propio, deia: Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanori, Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazuri eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediari. Solaserako prest daudela esan dute, baina ez haien aldarria bazterrean uzteko. "Ez dugu onartuko konponbidearen izenean gu ez ikusteko proposamenak mahai gainean egotea. Erasoak saihesteko eskubideen gauzatzea alde batera utzi behar dugu orain?".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.