Ezabaketa kanpainako isunak salatu ditu EHEk
IRUÑEA. Iragan azaroan egindako Ezabatu eta Euskaraz bizi kanpainaren harira jarri dizkioten isunen aurka egingo duela jakinarazi du EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Errepideko seinaleak ezabatzeagatik eta desobedientziagatik zigortu dute EHE; guztira, 6.600 euro pagatu beharko ditu isunetan. Erabakiaren aurka helegitea jarri dutela jakinarazi dute arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu