Politika

"Ezberdin pentsatzen dutenekin" eseritzeko garaia dela diote Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren sinatzaileek

"Elkarrizketa eta akordio demokratikoa jarduera armatua desagertzeko tresna izanda", bide horri ekin behar zaiola azpimarratu dute Oinarrizko Akordio Demokratikoaren sinatzaileek. Gainera, bide hori "oztopatzeko" ez dutela inolako arrazoirik ikusten, eta "arduragabekeria" iruditzen zaiela nabarmendu dute. Beraiek elkarrizketaren fruituak jaso dituztela diote, adostasun zabalak lortuta. Horregatik, "iraganeko jarrerak gainditu, eta ezberdin pentsatzen dutenekin" eseritzeko garai dela uste dute.

2005eko uztailaren 1a
19:02
Entzun
Erantzukizunen jokatzeko eskatu diote alderdi eta eragileei, konponbiderako mahaia sortzea "behar-beharrezkoa" dela iritzita, eta jakinarazi dutenez, beraiek prest daude prozesu horri bultzada emateko.

Bide horretan, beraiek PP eta UPN ez beste alderdi guztiekin biltzea lortu dutela azpimarratu dute, "UMPtik Batzarreraino"

Hitzarmenerako Mahaia elkarrizketa eta konponbidearen aldeko konpromisoak biltzeko lanetan aritu da, apiriletik ona, konponbiderako prozesua martxan jartzeko. Hilabete horietan egin duten lana aurkeztu diote Sinatzaileen Foroari bileran, eta beste sei sinatzaile batu zaizkiela azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.