Joan den larunbatean eskubideen alde Bilbon egin zen manifestazioa oso arrakastatsua izan zen Adierazi EH ekimenaren iduriko, eta, ondorioz, zorionak eta eskerrak eman dizkie protesta martxarekin bat egin zuten indar politiko, sindikatu, eragile, eta, oro har, herritar guztiei.
Baina azpimarratu du bereziki pozgarria egin zaiela giza eskubideen, eskubide zibilen eta eskubide politikoen defentsan hainbesteko adostasuna lortzea, eta bide hori jorratzen segitzeko asmoa agertu du herri ekimenak: "Gure borondatea eduki horietan adostasun eta atxikimendu gehiago lortzea denez, giza eskubide, eskubide zibil etaeskubide politikoen defentsan aritzeko borondatea duen guztiari, Adierazi EH ekimen herritarrean bere ekarpenak egiteko gonbitea luzatzen diogu", diote oharrean.
Ildo horretatik, ahalik eta eragile gehienekin biltzeko ahalegina egiten segituko dutela agertu du Adierazi EHk, eta elkarlana sustatzea dutela halburu: "Gure sorreratik izan dugun konpromisoa inoiz baino irmoagoa
dela adierazi gura dugu: ezberdinen arteko auzolana sustatu eta edukien
adostasunean sakontzeko konpromisoa".
"Ezberdinen arteko elkarlana" sustatzen jarraitzeko asmoa agertu du Adierazi EHk
Pozik agertu da ekimena joan den larunbateko manifestazioari indar politiko eta sindikalek, eta, oro har, herritarrek emandako erantzunarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu