Ezenarro: «Batzuk eta besteak aitzakiak erabiltzen ari dira»
Uste du batzordeak Legebiltzarreko ateak irekitzen dizkiela gizarteari, erakundeei eta parlamentutik at diren alderdiei
Aintzane Ezenarro Aralarren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi du «batzuk eta besteak» «aitzakiak» erabiltzen ari direla alderdi politikoen arteko elkarrizketa saihesteko, eta «aukerak eta zirrikituak baliatzera» deitu du elkarrizketa bideratzeko. Euskadi Irratiari atzo eginiko adierazpenetan, Ezenarrok azaldu zuen Eusko Legebiltzarrean herenegun «testu desberdin asko» aztertu zituztela, azkenean akordio zabalik lortu ez zuten arren. «Horrek ez du esan nahi aurrera egin ez genuenik, lehenengo saioa izan baitzen», esan zuen legebiltzarkideak. «Batzorde txostengileak Legebiltzarraren ateak irekitzen dizkio gizarteari, beste erakundeei, beste alderdiei... Horrek zirrikitu bat irekitzen du Legebiltzarrean zuzeneko ordezkaritza ez dutenek ere parte har dezaten», gaineratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu