Ezenarro: «Ez dut neure burua inolako alderdi politikotan ikusten»

2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Aintzane Ezenarro Aralarretik egotzitako legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko eserlekua utziko du asteartean; baina, aurrera begira, ez du beste alderdi batean aritzeko asmorik: «Ez dut neure burua inolako alderdi politikotan ikusten. Hala ere, horrek ez du esan nahi ezinezkoa dela politika egitea». Radio Euskadin adierazi duenez, Aralar bere lehenengo alderdi politikoa izan da, eta, gaur-gaurkoz, baita «bakarra» ere: «Ez dut beste alderdi politikoetan afiliatzeko gogorik, baina nire ideiak izan baditut: abertzalea eta ezkertiarra naiz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.