Ezenarro: «Orain ez dut inolako asmorik inongo alderdi politikotako kide izateko»
Aintzane Ezenarro parlamentarioak, Euskadi Irratian, adierazi du ez duela batere asmorik beste alderdi batean sartzeko, Eusko Legebiltzarrean Aralarren eserlekua utzi ondoren: «Orain ez dut inolako asmorik inongo alderdi politikotako kide izateko». Hiru legebiltzarkideek Legebiltzarrean jarraituko dute legealdia bukatu arte, martxan dauden egitasmoak «bukatu eta bideratuta uzteko». Boto-emaileekin konpromisoa dutelako jarraituko dute ekaina bitartean, haren esanetan. Azpimarratu du Aralarren kanpo dauden momentutik ez daudela Legebiltzarrean Aralarren izenean negoziatzen. Jakinarazi duenez, bera, Oxel Erostarbe eta Mikel Basabe ez dira elkartu Aralarreko zuzendaritzarekin. Aitortu du ez dela «atsegina» pasatzen ari diren unea, baina egin dutenarekin konbentzituta daudela berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu