poliTIKA

Ezenarrok dio Gernikako Akordioa hauteskunde plataforma bada, "suntsitu" egingo dela

Aralarrek ez du parte hartu azken egunetan Gasteizko eta Iruñeko ekitaldietan.

2010eko azaroaren 22a
13:19
Entzun
Aralarrek ez du parte hartu azkeneko egunetan Gernikako Akordioak Gasteizen eta Iruñean egindako ekitaldietan, bere kudeaketarekin ez dagoelako. Aintzane Ezenarro Aralarreko eusko legebiltzarkideak gaur Euskadi Irratian esan du Gernikako Akordioak bakegintzarako eta normalizazio politikorako ibilbide oinarri bat duela baina, hauteskunde plataforma bada, "argi eta garbi suntsitu" egingo dela. Aralarren arabera, ezker abertzaleak eta EAk "mota horretako ekitaldiak bereganatu egin nahi dituzte".

Gatazka politikoa aterabide demokratikoetara eramateko aukera berri bat sortu dela iritzita, bake biderako oinarriak adostu eta Gernikako Akordioa aurkeztu zuten irailaren 25ean politika, gizarte eta sindikatuen arloko 28 eragilek. Horien artean dira Aralar bera, ezker abertzalea, EA, Alternatiba eta AB.

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak lehengo astean aitortu zuen itunaren kudeaketan arazo batzuk sortu direla, baina EA izan da Gasteizko eta Iruñeko ekitaldietan.

Gernikako Akordioaren sinatzaileek "indarkeriarik izango ez den eta normalizazio politikoa progresiboki garatuko den egoera" sortzeko erabakiak har ditzatela eskatzen diete ETAri eta Espainiako Gobernuari. Erakunde armatuari "nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa aldarrikatzea, jarduera armatua behin betiko uzteko borondatearen erakusle gisa". Eta Espainiari, bestalde, Alderdi Politikoen Legea bertan behera uzteko exijitu diote; baita "amnistiara bidean" urratsak egiteko eta "jazarpena eteteko" ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.