Ezenarrok dio PPk ezin duela betorik ezarri
GASTEIZ. Aintzane Ezenarroren ustez, bakearen aldeko lantaldearen barruan «ahots guztiak» presente egongo dira. Haren ustez, PPk ez du ahalmenik taldean nork parte har dezakeen eta nork ez galarazteko. Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiaren ustez, aldiz, «taldea hilda» jaio da, «hasieratik baztertzailea delako». Ezenarro bertan egotea deitoratu du Zabaletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu