Ezenarrori ETBn elkarrizketa egin diote goizean, eta hirukoari "exijitu" dio, beraien jarrera aldatzeko. Aralarrekin "lehentasunezko harremana" izatea ez dela nahikoa nabarmendu du, eta programaren inguruan akordiorik lortu ezean, bere botoa ez dela Ibarretxerentzak izango abisu eman du.
Ezenarroren iritzian, hirukoa "ziur" dago Aralarrek edo EHAK-k Ibarretxeri bozkatuko diola, Patxi Lopez baino "gertuago" dagoelako. Hirukoa oker dagoela dio.
Politika
Ezenarrok esan du akordiorik gabe ez diola botoa Ibarretxeri emango
Aralarreko legebiltzarkide Aintzane Ezenarrok esan du, EAJ-EA eta EB-Berdeekin programaren inguruko akordiorik lortzen ez badute, ez diola Jaurlaritzako lehendakari izateko botoa EAJren hautagai Juan Jose Ibarretxeri emango. Asteazkenean egingo dute Eusko Jaurlaritzako lehendakaria aukeratzeko bozketa. Bi hautagai daude, EAJtik Ibarretxe, eta PSE-EEtik Patxi Lopez. Oraindik, bietako inork ez ditu behar adina boto lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu