euskal herria

Ezenarrok Jaurlaritzari eskatu dio 1960tik aurrerako tortura kasuen ikerketa independente bat egiteko

1960. eta 1978. urteen artean estatu indarkeriaren biktimei ordaina eta aitortza emateko dekretua "lehen pauso garrantzitsua" dela uste du.

2012ko ekainaren 15a
14:58
Entzun

Aintzane Ezenarro Eusko Legebiltzarreko parlamentariak 1960. urtetik aurrerako tortura kasuen inguruko ikerketa independente bat egin dezan eskatu dio gaur Eusko Jaurlaritzari. Ezenarro Aralarreko legebiltzarkide gisa ari da lanean, baina ekainaren 30ean kargua utziko du. Aralarrek alderditik egotzi zuen, Mikel Basabe eta Oxel Erostarberekin batera.  

Ezenarroak uste du "lehen pauso garrantzitsua" dela asteartean Jaurlaritzak onartu zuen 1960 eta 1978. urteen artean estatuaren gehiegikeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktima batzuei aitortza eta ordaina emateko dekretua.

Hala ere, salatu du dekretuaren erdigunea erreparazio ekonomikoan dagoela, eta ez biktimen egirako eta justiziarako eskubidean.

Horrekin batera, Ezenarrok adierazi du "ahal bezain laster" onartu beharko lukeela Jaurlaritzak 1979. urtetik aurrerako biktimak aintzat hartzen dituen dekretua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.