Etxean hartu dute BERRIA Manuel Cabacasek eta Josefina Lizeranzuk, Iñigo Cabacasen gurasoek. Agerikoa da mina ez zaiela baretu. Semea hil zuen egun hura gogoratzean, ez dute lortzen negarrari eustea. Argi dute, ordea, ikerketetan sakondu eta justizia egin arte ez dutela etsiko.
Manuel Cabacas: "Badakigu semea hil zutenak solte dabiltzala. Beraz, nik oraintxe nahiago dut norbaitek labana sar diezadan uztea ertzain bati laguntza eske deitzea baino".
Manuel Cabacas: "Aresek dirua eskaini zigun, baina ezetz esan genion. Ez dugu geure burua salduko".
Josefina Lizeranzu: "Semearen hilketan erantzukizunen bat dutenak aurkez daitezela deklaratzera, pisu handia kenduko baitute gainetik; bizi osoan barnean eramango dute bestela".
Josefina Lizeranzu: "Egunero bideoz grabatuta dagoen leku bati buruz ari gara, eta justu egun horretako grabazioak desagertu dira".