Reauko espetxean izan dira Vincent Bru, Jose Bove eta Max Brisson parlamentariak euskal presoen egoeraren eta asmoen berri izateko. "Itxaropentsu" irten dira hirurak elkarrizketen ostean. "Biziki atera izan naiz, EPPK-ko ordezkariekin izandako solasaldiaren ostean. Bertan errandakoek elkarbizitzarako konfiantza eman didate", azaldu du Brissonek.
Avec @max_brisson et @bru_vincent je viens d’entrer au Centre Pénitentiaire de Réau où sont détenus des prisonniers basques, à plus de 800 km de leur domicile #PaixenPaysBasque#OrainPresoakpic.twitter.com/YZRSmg6bEf
— José Bové (@josebove) 2017(e)ko abenduak 7
Presoak etxetik urrun eta egungo baldintzetan jarraitzen duten artean, "zinezko bakea" ezinezko izango dela adierazi dute ordezkariek. Bovek, bere aldetik, ohartarazi du uneotan estradizioa dela euskal preso politikoentzako arrisku handiena. "Euskal presoen egoera konponduko duen aterabide orokor bat atzemanen dugula espero dugu, Euskal Herrian Bake justu eta iraunkor bat lortzeko", adierazi du Brissonek.
Bileran, Albisuk eta Iparragirrek eskerrak eman dizkiote bai bakegileei eta baita gizarte zibilari ere, "Aietetik hasi eta gaur arte bakearen alde bultzatutako ekimenengatik eta bake prozesuan egindako ahaleginagatik".
Apirilaren 8az geroztik euskal gizartea bakearen alde lanean jarraitu duela gogorarazi du Bovek, eta eskatu dio Frantziari kontuan har dezala ekimen hori. "Kolore guztietako ordezkariek egin dute bat bake prozesuarekin".