Epaiketa hasi aurretik herri epaimahaia osatu dute. Zortzi gizonek eta emakume batek osatu dute. Lehen aldia da herri epaimahai batek halako delitu bat epaitzen duena Nafarroan. Fiskalaren txostenaren arabera, sutea 16:20 inguruan piztu zen, eta guztira 980 metro koadro erre ziren. Atarrabiako Landazabal poligonoan beste sute bat piztea egotzi diote.
Hiru urteko espetxe zigorraz gain, fiskalak 3.291 euroko kalte ordain bat eskatu du.Nafarroako Gobernuaren arabera, kostu hori izan zuen suteak itzaltzeak. Hamabost hilabetez akusatuak egunean sei euroko isuna pagatzea ere nahi du fiskalak.