1938ko maiatzaren 22an izandako ihesaldian 795 presok ihes egin zuten Ezkaba mendiko presondegitik, Iruñea ondoan. Horietatik, ordea, hiruk bakarrik lortu zuten Ipar Euskal Herriko muga zeharkatzea. Gainerakoak atxilotuak edo mendian bertan fusilatuak izan ziren. Txinparta elkarteak antolatuta, urtero egiten dute haiek oroitzeko ekitaldia, eta aurten ere halaxe egin dute, azken hezurdurak desobiratu dituztenetik bi hilabete pasatu direnean.
Hil zituzten presoak ez ezik, espetxe horretan izan ziren preso guztiak ere gogoan izan dituzte. 1934tik 1945era 6.000 preso inguru egon ziren, hain justu. Eta oraindik egiteko asko dagoela ohartarazi arren, Nafarroako Gobernuari eskerrak eman dizkiote egia berreskuratzeko egiten ari diren ahaleginagatik.