«Ezker abertzalea babes litekeen poloa da Bildu»

2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Bildu koalizioaren eragin mediatikoa ez da berau osatzen duten bi alderdiek, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak, egun duten indarraren ondorio, koalizioaren barruan ezker abertzaleak babesa har lezakeelako piztu du interesa, EAJko EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk atzo esan zuenez. «Alderdiok duten ordezkaritza instituzionalaz gaindi, Bilduk interesa sortu du alderdi horiek polo subiranistako edo proiektu horretako kide direlako, ezker abertzale deituriko horren zati batek babesa har lezakeen poloa osatzen dutelako», esan zuen Urkulluk, TVE1 telebistan. «Jendeak zapia kendu beharko luke begietatik», gaineratu zuen, «ezker abertzalearen zati bat erakarri nahi duten bi alderdi legal dira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.