Ezker abertzalea: «Beste hizkuntz politika bat abian jartzeko unea da»

Xanti Kirogaren ustez, Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea da oraingo egoera bukatzeko modua

Iruñea
2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun
1986an onartu zuen Nafarroako Gobernuak Euskararen Legea. 24 urte hauetan «nafar guztion hizkuntz eskubideak urratu» egin direla adierazi du Xanti Kirogak, ezker abertzaleko kideak. Hortaz, euskara «nafarron berezko hizkuntza» dela onartuko duen eta hizkuntzari lehentasuna ematen dion Euskararen Lege bat egiteko beharra nabarmendu du, eta «egunkoa bukatu». «Beste hizkuntz politika bat martxan jarratzeko garaia da»

Egungo legeak euskarari «ekarpen gutxi» egin diola uste du Kirogak, eta, aldiz, «kalteak» egin dizkiola. Legearen bitartez,UPNko gobernuak, PSNren laguntzarekin, euskara zokoratzeko eta herritarrak baztertzeko bidea aurkitu duela esan du.

Euskararen Legeak milaka nafarri «euskara jakiteko eta erabiltzeko eskubidea» ukatu egiten diela nabarmendu du Kirogak. «Zonifikazioaren bidez, hizkuntz eskubideak mailakatzen dira». Etorkizuneko belaunaldiek euskalduntzeko aukera izan dutela esan du Kirogak, «eta justu kontrakoa egin dute legearekin». Lan eskaintza publikoetan ere, hizkuntz eskakizunak urriak direla salatu du Kirogak, erizainen lanpostuekin gertatutakoa jarri du horren adibidetzat.

Azken legegintzaldian UPNk eta CDNk Euskarabidea sortzeko erabakia ere kritikatu du Kirogak: «Zerbait aldatu beharra zegoela uste zutela argudiatuz egin zuten, ez gauzak hobetzeko borondateagatik».

Ezker abertzaleak euskaldun eleanitzez osatutako gizarte bat eraiki nahi duela, eta hori lortzeko lehenengo urratsa ofizialtasuna dela esan du Kirogak, eta horretarako lan egingo dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.