ETAren su-etena. Erreakzioak

Ezker abertzalea bozetan ez dela egongo abisu eman du Conde-Pumpidok

ETAren su-eten agiriaren ostean guztiak berdin jarraitzen duela esan du Espainiako fiskal nagusiak

Agentziak
Madril
2011ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Lehengoan jarraitzen du Candido Conde-Pumpido Espainiako Fiskal nagusiak, eta ezker abertzalea maiatzeko bozetan ez dela egongo ohartarazi du. ETAk su-etena aldarrikatu arren guztiak berdin jarraitzen duela uste du, eta ezker abertzalearentzat ez dela ezer aldatu abisu eman du.

«Egoera goitik behera aldatzea ekar lezakeen bakarra ETAk betiko armak uzten dituela esatea edo Batasunak definitiboki ETArekin hautsi duela esatea litzateke», esan zuen Conde-Pumpidok atzo, orain arteko mezuari eutsiz. Halakorik ez dela gertatu eta guztiak berdin jarraitzen duela dio.

Espainiako Estatutik orain arte emandako mezu berberari eutsi dio fiskalburuak ere, eta Justiziak orain arteko bidean jarraituko duela azpimarratu du, bai zigor arloan, eta baita Alderdien Legea aplikatzeko orduan ere.

ETAren iragarpenaren inguruan baikorra izan nahi lukeen arren, ezkorra dela dio: «T-4an erakutsi ziguten haien hitzak balio gutxi duela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.