politika

Ezker abertzalea, EA, Alternatiba eta Aralar elkarrekin aurkeztuko dira datozen hauteskundeetara

Vocento taldeak aurreratu duenez, Sortuk eta Amaiurrek zabaldu duten bidetik jarraitzea da asmoa. Laurak lanean hasi dira jada, hauteskundeak udazkenera aurreratu daitezkeela aurreikusita.

2012ko otsailaren 20a
10:53
Entzun

Ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek koalizioa osatuko dute datozen hauteskundeetan, eta dagoeneko harremanetan jarri dira, hauteskundeak udazkenera aurreratu daitezkeela ikusita. Hala jaso du Vocento taldeak, "fidagarritasun osoko" iturrien eskutik. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, hala ere, agintaldia amaituko duela adierazi du behin baino gehiagotan, eta 2013ko otsailerako deituko dituela hauteskundeak.

Vocentoren arabera, koalizio berriak Amaiurrek azaroan Espainiako hauteskundeetan zabaldutako bidetik jarraituko nahiko luke. Sortu legeztatu edo ez, elkarrekin ariko dira. 

Izen berria izango du koalizioak, baina oraindik zehazteke dago. Ezker abertzaleak Arnaldo Otegi nahiko luke lehendakaritzarako. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.