Ezker abertzaleko, Eusko Alkartasuneko eta Alternatibako ordezkariek bilera egingo dute gaur goizean Aralarreko ordezkariekin, datorren azaroaren 20ko Espainiako hauteskunde orokorretara elkarrekin joateko aukera aztertzeko.
Donostian egingo dute batzarra, Aralarrek Gipuzkoako hiriburuan duen egoitzan.
Hiru alderdiek Espainiako bozetara bat eginda aurkezteko proposamena egin zieten hilaren hasieran EAJri eta Aralarri. Haien ustez, hauteskunde horiek aliantzan elkartzeko aukera emango liokete Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela pentsatzen duen orori. Jeltzaleak eskaintzaz hitz egiteko prest daude, baina jada adierazi dute ez zaiela egingarria iruditzen. Aralarrekoek, berriz, harrera hobea egin diote proposamenari, eta aliantza bana proposatu dute EAErako, Nafarroarako eta Senaturako.
Ezker abertzalea, EA, Alternatiba eta Aralar gaur batzartuko dira
Espainiako Kongresuko hauteskundeetara elkarrekin joateko formulaz mintzatuko dira bileran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu