Ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatibak salatu dute D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa "politikoa" izan dela, "hauteskunde eskaintza bat delitutzat hartu nahi dutelako. Eskubide demokratikoen ikuspuntutik urraketa larriaren aurrean gaude berriro". Hamahiru auzipetuen absoluzioa eskatu dute.
Lau indarren arabera, "epaiketa hau ilegalizazio politiken luzapena da, argi eta garbi. Epaiketa eta zigor politikoak eta salbuespenezko politikak indargabetzeko ordua da. Elkarrizketa eta konponbide garaia da".