Ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatibak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako osaturiko koalizioak igandean aurkeztuko ditu ”izena eta marka”, arratsaldean prentsa ohar esan dutenez. Ez dute jakinarazi non eta zer ordutan izango den ekitaldia.
Atzo hedabide batzuek zioten 'Euskal Herria Bildu’ izango dela koalizioaren izena. Lau indar politikoek oharrean adierazi oraindik ez dagoela erabakirik. "Hainbat hedabidek argitaratukoaren aurrean, honakoa adierazi nahi dugu lau indar politikook: koalizioak izango duen izenaren inguruko erabakia itxi gabe dago eta igandean emango da erabaki horren berri”.
Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba elkarrekin aurkeztu ziren iazko maiatzean udal eta foru hauteskundeetara, 'Bildu' izenarekin. Ondoren, Aralar eta laurak koalizioan joan ziren azaroan Espainiako bozetara, 'Amaiur' izenpean.
Dani Maeztu Aralarreko koordinatzaileordeak duela bi aste pasatxo aurreratu zuen ezker abertzalea, Aralar, EA eta Alternatibak erabakita dutela zein izango den koalizioaren izena datozen hauteskundeetarako, eta izena berria izango dela.
2009ko martxoaren 1ean izan ziren EAEko azken bozak.
Lau indarrek aurreko ostiralean Hego Euskal Herrirako akordioa estrategikoa aurkeztu zuten, Donostian.