Ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatibak ordezkaritza politikoa bidaliko dute bihar Madrilera, D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketako lehen egunean, auzipetuei babesa adierazteko.
Lau indarren izenean hedabideentzako adierazpenak egingo dituzte Pernando Barrena (ezker abertzalea), Pello Urizar (EA), Jon Salaberria (Aralar) eta Oskar Matutek (Alternatiba) auzitegi atarian, goizean.
Haiez gain, Madrilen izango dira ezker abertzaleko Hasier Arraiz, Joseba Permach eta Marisa Alejandro, EAko Rafa Larreina eta Joseba Gezuraga, eta Aralarreko Jon Iñarritu eta Ander Busto.