"Ezker abertzalea lehen lerroan egongo da bere borrokaren, proposamenen eta kalean egiten duen lanaren bidez. Baina baita ere erakundeetan egongo da, demokraziaren kontra egotzia izan den erakundeetara itzuliko baita ezker abertzalea", nabarmendu du Pernando Barrena Batasuneko buruzagiak Amaiursarearen eztabaida prozesuko ekitaldi batean.
Nafarroak aldaketa behar duela, eta horretarako ezker abertzalea ezinbestekoa dela nabarmendu du. "Aldaketarekin engaiatuko gara eta ausartak izango gara aldaketa hori lortzeko, handira jokatzeko garaia baita eta ezker abertzaleak badauka horretarako adinako heldutasuna".
Politika
Ezker abertzalea erakundeetara itzuliko dela ziurtatu du Barrenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu