ETBk gaur goizean egin dion elkarrizketan, gatazkaren konponbidera urratsak emateko une politiko egokia dela esan du LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek. Ezker abertzalearen helburua "Euskal Herriaren eta bere eskubideen errespetuan oinarritutako"konponbidea aurkitzea dela esan du, eta "sukaldea eta sukaldariak" izendatuak dituela. Orain, "alderdien mahaia bezelako tresna berriekin eta konpromezuarekin lanean hasteko garaia" dela gaineratu du.
Bide horretan, "herri honi jokaleku berri baterako bidean aireratzen lagunduko dien lan politikodun maniobrak" behar direla erantsi du. Bergarako Porposamenaren aurrean ETAk egin zuen adierazpena "gatazkaren konponbiderako ekarpen garbia" zela esan du.
Nazio Eztabaidagunea eta Nazio Biltzarra tresna baliogarriak dira Diezen ustetan, eta ETAkhausnarketa egingo duen itxaropena du "gatazkaren konponbiderako prozesua abiatzerakoan".
PSOE Estatu ereduari lotuegi
PSOEk jokaleku estua duela iritzi dio Diezek, eta "Itun Antiterrorista antiabertzalea" dela.
"PSOE gatazka konpontzeko gogoarekin esnatu zain" ez dela egon behar adierazi du Diezek, baizik eta "PSOEri, Madrili eta Parisi herri honek konponbideak nahi dituela"erakusten dioten egoera bat sortu behar dela. Ezker abertzalea bide horretan lanean ari dela gaineratu du.
ELA eta LABen harremanak
LABek ELArekin elkarlanean jarraitzeko asmoa duela jakinarazi du Diezek, bai esparru sindikalean, eta baita politikoan ere: "Azken urteetan bi sindikatuen arteko harremana sendotu egin dela ikusi da, bai esparru politikoan eta baita sindikalean ere". Bere ustetan, orain arte egin dutena baino lan handiagoa egin dezakete, aldaketarako egoeran batean.
Politika
Ezker abertzalea eszenatokia aldatzeko "sukaldeko lana" egiten ari dela esan du Rafa Diezek
LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek azaldu duenez, eszenatokia aldatzeko, "sukaldeko lana" egiten ari da ezker abertzalea. Lehentasuna gatazkaren konponbidea dela esan du, eta "normalizazio politiko eta bake" egoera batean aurrera egitea. Era berean, PSOE Itun Antiterroristari lotuegi dagoela esan du, eta estatu ereduaren inguruko hausnarketarik ez dutelako egin kritikatu egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu