Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan ezker abertzaleak ez duela parte hartuko ziurtatu du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak. Bi arrazoi eman ditu sektore politikoa hori bozetatik kanpo geratuko dela esateko: batetik, galarazpenen ondorioz ezingo duela aurkeztu nabarmendu du. Bestetik, ez duela parte hartuko ezker abertzaleak berak nahi izango ez duelako, "interesatzen ez zaiolako".
"Ez dira hauteskundeetara joango badakitelako gero eta babes txikiagoa dutela eta ez dute zenbatu nahi. Ez dute ahultasun hori ezagutzerik nahi", azpimarratu du.
Ezker abertzalea ez ezik, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria, eta, zehazki, hark bultzatutako galdeketa ere kritikatu ditu Rubalcabak: kontsulta legea aurrera ez zela aterako jaki arren bultzatzea leporatu dio, hauteskunde interes hutsagatik. "Ez da aurrera atera dadin mahai gainean jarri duen proiektu bat, baizik eta atera ez dadin jarritakoa. Espainiak euskal herritarren eskubideak ez dituela errespetatzen esateko, eta horrela hauteskundeetara begira biktimismoa luzatzeko".
Politika
Ezker abertzalea ez dela hurrengo hauteskundeetan egongo ziurtatu du Rubalcabak
Alde batetik, ezingo duela aurkeztu azpimarratu du Espainiako Barne ministroak. Bestetik, sektore politiko horri ez zaiola bozetan parte hartzea interesatzen iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu