Ezker abertzalea ez legeztatzeko ez dago aitzakiarik, EAren irudiko

Espainiako Estatuari ohartarazi dio ezin duela gehiago atzeratu legez kanporatzeak amaitzeko unea

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 31
00:00
Entzun
«Ez dago aitzakiarik». Pello Urizar EAko idazkari nagusiaren irudiko, «Espainiako Estatuak ezin du gehiago atzeratu legez kanporatzeak amaitzeko erabakia». Ezker abertzaleak datozen bozetan eta hurrengoetan bere marka propioarekin aurkeztu behar du, haren ustez, eta halaxe gertatuko dela iragarri du, Bilbon emandako prentsaurrekoan: «Ez dago dudarik ezker abertzaleak indarkeriatik aldendu eta bide politiko eta demokratikoen aldeko apustu zintzoa egin duela».

Euskal Herrian «irrikaz» itxarondako «indarkeriarik ezaren egoera» lortzen ari dela iritzi dio Urizarrek, eta nabarmendu du orain alderdi, gobernu eta gizartearen egitekoa dela sortu dien itxaropenari erantzutea.

Ezker abertzaleko kide Tasio Erkiziak «zuhurtzia eta lasaitasuna» eskatu ditu, bestalde, alderdi batzuk «prozesu demokratikoa saboteatu nahian» ari direla uste baitu. «Arduratsu» izateko eskatu die alde guztiei, ezker abertzalea hala izaten ari dela azpimarratuta.

Mikel Arana EBko koordinatzaile nagusiak ere ezker abertzaleari buruz hitz egin du. Haiekin biltzea «beharrezkoa» dela esan du, eta Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariari eskatu dio PPrekin Jaurlaritzan duen akordioa ez dadila bilera horiek egin ahal izateko eragozpena izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.