erreakzioak

Ezker abertzalea: "Gatazka politikoa behin betiko gainditzeko itxaropen handia piztu da"

Urkullu: "Historiaren pasarte beltz hau atzean uzteko Europako erakundeen laguntza behar dugu". Basagoiti: "Ebazpena onartezina da demokrata ororentzat".

2011ko urriaren 17a
22:38
Entzun

Ezker abertzalea: "Gatazka politikoa behin betiko modu iraunkorrean gainditzeko oinarriak jartzeko itxaropen handia piztu da".

Antonio Basagoiti (PP): "Bost puntuko ebazpen hau onartezina da demokrata ororentzat. Negoziazioa, alde bietako biktimak, autodeterminazioa... aipatzen dira, ETAren tesi klasikoak. Garbi geratu behar da hemen ez dela bi aldeen arteko gerrarik izan. Konferentziarekin istorioa alderantziz kontatu nahi dute, eta mundu horren tesi klasikoak babestu. Akordio zabal bat lortu behar da Batasunari eta ETAri eskaerak egiteko, ez alderantziz. Konferentzia antolatu dutenek nahi dute gizarteak ematea hiltzen lortu ez zuten zerbait".

Iñigo Urkullu (EAJ): "Historiaren pasarte beltz hau atzean uzteko Europako erakundeen laguntza behar dugu, begiak eta belarriak behar ditugu desarmea egiaztatzeko, hankak eta eskuak distantziak hurbiltzeko, konpromisoa hartzeko eta etorkizuna errespetuz bermatzeko. Sufrimendua handia izan da".

Oskar Matute (Alternatiba): "Inplikatutako eragile guztiek —ETAk, gobernuak, gorputz militarrek...— bake eskenatokia egonkortzeko pausoak eman behar dituzte. Bake justu eta iraunkorra nahi dugu".

Adolfo Muñoz (ELA): "ETAk eta estatuek zuen enplazamuenduak onar ditzatela opa dizuegu. Hori da gure nahia; hori da Euskal Herriak behar duena". ELAk irakurritako testua.

Ainhoa Etxaide (LAB): "Hasitako bideak ez du alternatibarik. Guztion artean eraiki behar du bake justua. Ziur gaude konferentziak modu erabakigarrian bultzatuko duela euskal gatazka behin betiko konponduko duen prozesua". 

Josep Antoni Duran i Lleida (CiU): "Ongi-etorria izan dadila hitzekin eztabaidatzen dena, eta ez pistolekin. Ez dakit konferentziak ETAren indarkeriarekin amaitzeko balioko duen, baina armak uztea espero da".

Oriol Junqueras (ERC): "Konferentziak berme ezinhobea izan du buruzagi horiekin. Espainiako Estatuak beti esan izan du indarkeriarik gabe dena dela posible baina orain, indarkeriaren bukaera gerturatzen ari dela, beldurra du, Euskal Herriaren erabaki eskubidea aitortzea esan dezakeelako".

Jaime Mayor Oreja (PP): "ETAk ez badu hiltzen, irabazten ari dela pentsatzen duelako da. Konferentzia honetan bi protagonista daude: ETA eta Espainiako Gobernua. Eta hau da horrelako ekitaldiak errazago finantzatzen dituena, ez ETA".

Jose Maria Aznar (PP, Espainiako presidente ohia): "Terroristei ezin zaie ezer eman haiek hiltzeari uzteagatik. Haien porrota zuzenbide estatuaren garaipena da".

Andoni Ortuzar (EAJ): "Konferentziaren agiria behar adina garrantzitsu izatea espero dut eta ETA behin betiko mugiaraziko duena. Agiri horretarako nahikoa baldintza badaude, eta nazioarteko konferentzia horren ondotik konferentzia nazionala egin beharko litzateke. Urkullu eta Aurrekoetxea EAJko ordezkariak itxaropentsu eta kompromiso osoarekin joan dira".

Pello Urizar (EA): "Prozesuan pauso garrantzitsua izango da konferentzia. Hemen gauden guztiok paper inportantea betetzen dugu, guztiok ez gauden arren".

Rebeka Ubera (Aralar): "Askatasunean, justizian eta memorian oinarritutako bakea aldarrikatzen dugu. Konferentzia beharrezkoa eta funtsezkoa da".

Covite: "Konferentziako partaideei Inpunitateari ez idatzia aurkeztu dugu. Ez da boikota egitea, baizik eta informatzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.