Ezker abertzaleak gustura hartu du Espainiako Gobernuak Zubieta Donostiako kartzela berria egiteko lanak eten izana, eta adierazi du egitasmo horren atzean "interesak eta ondorio negatiboak" daudela eta Gipuzkoak ez duela halako espetxerik behar.
EAJ, PSE-EE eta PPk politika egiteko duten eredua txarretsi du ezker abertzaleak, haien hiri eredua gainbehera doala uste du, eta AHTa bezalako proiektuak ere bertan behera geratuko direla aurreikusten du, "ez baitira bideragarriak".
Espainiako Gobernuak Zubietako espetxerako ez luke langile berririk izango, murrizketak direla medio aurten ez duelako lanpostu publikoen lehiaketarik aterako; diru falta horregatik eten ditu lanak.