Ezker abertzalea legeztatzeko eskatzeko manifestazioan izango da EAJ

2011ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Datorren otsailaren 19an Bilbon ezker abertzalea legeztatzeko eskatzeko egingo den manifestazioan parte hartuko du EAJk, Joseba Egibarrek herenegun Hamaika telebistan baieztatu zuenez. «Han izango gara, noski», erantzun zion Egibarrek zuzeneko galderari. Astelehen honetan, ezker abertzaleak alderdi berria eta estatutuak aurkeztuko ditu, eta, Egibarrek esan zuenez, EAJk Espainiako Gobernuari legeztatzeko trabarik ez jartzeko eskatuko dio. «EAJk fuerte egingo du. Zapaterori esango diogu: 'Aizu, hauek legea betetzeaz gain, Fiskaltzak esaten badizu lege aldetik txukun dagoela, ez daukazu zertan judizializatu gai hau'», esan zuen Egibarrek. Dena den, Espainiako Gobernuak gaia judizializatu nahi duela adierazi zuen GBBko buruak, PPren presioa kentzeko, epaileak erabaki dezaten legeztatzen duten edo ez, ez berak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.