Ezker abertzalea Mexikon agintari garrantzitsuei 'Zutik' adierazpena azaltzen

2011ko martxoaren 23a
15:45
Entzun

Ezker abertzaleak Mexikoko Partido del Trabajoren XV. mintegian parte hartu du, beste 40 herrialdeetako ehun alderdi politiko gehiagorekin batera, eta Zutik Euskal Herria adierazpena aurkeztu die agintari garrantzitsuei. Izan ere, mintegian izan dira, besteak beste, Gabriel Zelaya Hondurasko presidente ohia eta Juan Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidentegai izandakoa.

Alderdiei dagokionez, Argentina, Venezuela, Brasil, Txina, Vietnam, Kolonbia, Kuba, Mexiko eta Boliviako alderdi komunistak izan dira han, El Salvadorko FMLN, Nikaraguako FSLN, Alemaniako Die Linke...

"Aipatzekoa da jaso dugun babesa", esan du ezker abertzaleak. "Askok Walter Wendellin euskal militante internazionalistaren egoeragatik interesa agertu dute. Ohiko protokolotik kanpo eta alderdi batzuen ekimenez, mintegian parte hartu duten alderdi guztiek babesturiko ebazpena onartu zen, Wendellini elkartasuna adieraziz eta haren berehalako askatasuna exijituz".

2009ko maiatzean Iruñean, Anaitasunan Arnaldo Otegik egindako diskurtsoaren bideoa eman du ezker abertzaleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.