Politika
Ezker abertzalea "mugitzen" ari dela iritzi dio Patxi Lopezek
Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiaren iduriko nabaria da ezker abertzalearen barruan "mugimenduak" gertatzen ari direla. Ildo horretatik, eta goizean Zapatero Espainiako Gobernuak egin dituen adierazpenak berretsiz, "terrorismoaren amaiera" gerta daitekeela adierazten duen elementuak sumatzen dituela esan du.
Madrilen, PSOEren Batzorde Federala egiten ari den bileran, egin ditu adierazpen horiek EAEko sozialisten buruak. Batzar horretan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak esan du "Espainiak terrorismoaren amaiera" ikusiko duela. Lopezek arrazoia eman dio, eta nabarmendu du hori gerta daitekeela adierazten duten elementuak sumatzen dituela; zehazki, "ezker abertzalean mugimenduak" gertatzen ari direla. Mugimendu horiek ukatzen dituztenek "ikusi nahi ez dituztelako" jokatzen dutela horrela kritikatuk du, PPren zeharkako aipamena eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu